Berriak

Ekonomia suspertzeko plana abiarazi da Lanestosan

Martxan da Lanestosako merkataritza, eskulangintza eta turismoa suspertzeko plana.  Hasi dira jada “Lanestosako zinema-areto” zaharreko obrak, eta obra horien helburua da aretoa birgaitu eta ondoren merkataritza-erabilera ematea.


Udal-lokal hori hiribilduaren erdigunean dago, udaletxearen eta pilotalekuaren ondoan, eta Udalak bere gain hartuko ditu bertako obrak. Udala arduratuko da lokalaren errentamenduaz ere.


Plan honen helburua da herrian negozio-aukerak sortzea eta udal-lokal hau zein Lanestosako herritarren beste lokal pribatu batzuk Enkarterriko udalerri honen enpresa-sarea areagotzeko baliatzea.


Udalak abiarazi du, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, ekonomia suspertzeko proiektua, eta horri esker, negozio berrien sorrera sustatu nahi da, ekintzaileei saltoki berri bat irekitzeko aukera emanez.


Martxoan, Udalak informazio-bilera bat izan zuen herritarrekin, eta osoko bilkuran onetsi zen plana.


Udal-lokalaz gain, lokal pribatuen jabeek ere Udalaren eskura jar ditzakete hauek, birgaitu ditzaten eta merkataritza-lokal gisa erabil daitezen. Horretarako, Udalak udal-arduradunekin bilera pribatu bat izatekoa aukera eskaini du, informazio gehiago lortzeko.


Obra horien bitartez, Enkarterriko udal honen asmoa da Lanestosa dinamizatzea, ekonomiari bultzada bat emango dioten enpresak eta saltokiak erakarriz.

Egoera

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL