Berriak

Lanestosak 113.000 euroko Europako diru-laguntza jaso du "Enkarterri Garatzen" proiektuaren lehen faserako

 


Lanestosako Udalak orain dela gutxi amaitu ditu erabiltzen ez zen udaleko biltegi-nabe bat berritzeko lanak, enpresen zentro bihurtzeko. Egun, abentura-turismoko enpresa bat eta ostalaritza edo elikadurako zerbitzuetara bideratutako espazio bat daude hor. Proiektuaren arrakasta ikusita, udalaren jabetzako beste eraikin batean jarduketak egitea planteatu da, oraingo honetan Guardia Zibilaren kuartel zaharrean, eta anbizio handiagoko helburuekin.
Enkarterri Garatzen proiektuaren memorian adierazten den bezala, egitasmoa hainbat fasetan gauzatuko da. Lehenengo fase honetan, estalkia sendotuko da, abandonu-egoera argian dagoen eraikin hori finkatzeko. Udalak fase honetarako egikaritze-proiektua eta obraren % 30 baino gehiago estaliko duen aurrekontu-partida ditu (Europako eta Eusko Jaurlaritzako laguntzekin aurrekontu osoa estaltzen da), eta berezko baliabideekin hondakinak kentzeko eta elementuak altxatzeko lanak abiarazi ditu.
Udal-ekimenak udal batentzat derrigorrezkoak diren bi oinarrizko helburu lortu nahi ditu: ekonomia dinamizatzea eta ondare publikoa mantentzea. Kasu honetan, gainera, Lanestosako Multzo Historikoaren esparruaren barruan esku hartuko den eraikina sartzeak baldintzatzen ditu, kontserbatzeko eta zaharberritzeko betebeharrak ezarritako obligazioekin.


Eta kuartel zaharra zaharberritzeaz gain, behin-behinean Enkarterri Garatzen izena hartu duen proiektua sustatu nahi da, enpresen haztegi eta zentro gisa. Alkateak azaldu duenez, "proiektuaren garapena bi norabidetan landuko da: coworkinga eta ikasle talde txikientzako prestakuntza-zentro bihurtzeko aukera (ikastaroetarako, barnetegi teknologiko gisa edo hizkuntzen ikastaro trinkoetarako)”.


Coworkingaren esparruan bi irtenbide eman nahi zaizkio: alde batetik, beheko solairuan artisautza- eta merkataritza-tailerrak jarriko dira; esku-sormenaren esparrukojarduerak eta Enkarterriko saltokietan negoziatzeko aukera sortuko dituzte. Bestetik, IKTen, diseinuaren eta informatikaren arloko freelanceak eta profesionalak erakarri nahi dira lehenengo pisura. Lanestosak 4G Internet hartzen du eta zuntz optikoa hedatu zain dago, Bizkaiko Foru Aldundiak hitzeman duen moduan, zeina oso beharrezkoa baita eskualdearentzat. Halaber, hiribilduak Foru Aldundiaren jabetzako 12 etxebizitza eskaintzen ditu; une honetan, hutsik daude eta Alokabidek kudeatzen ditu.


Espektatiba horiei bitartez, azpiegitura honetarako hirugarren apustua ezarri ahal izango da, prestakuntzaren arloan eskualdea dinamizatzeko xede duena. Lanestosa hiribilduak bizi-kalitate altua du ingurumen aldetik, eta prestakuntzarekiko paraleloak izan daitezkeen aisialdirako aukerak ditu (eskualdeko enpresentzako barnetegieak edo hizkuntzen ikastaro trinkoak, esaterako). Zalla eta Karrantzako Udalak eta Enkarterri Group bezalako erakundeek (Enkaterriko enpresa elkartea) azpiegitura berriarekiko interesa erakutsi dute jada.


Bigarren fasea: fatxadak, eskailerak eta igogailua


Lanestosako Udala 2018ko FEDER funtsen diru-laguntzetara aurkeztu du Enkarterri Garatzen proiektuaren bigarren fasea. Hor sartzen dira eskailerak eta kabinadun plataforma jasotzaile bertikala eraikitzea, balkoiko arotzeria berritzea, saneamendu horizontala instalatzea, zolata, eta kanpoko arotzeria-elementuak eta fatxadaren estalgarria berritzea.

Egoera

cabezera box

pinya

Turismo Activo

nor3 logo 200x142

E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

606 808 018
606 700 207

Manuela Sainz de Rozas, 1

48895 (Lanestosa)

Teléfono: 94 680 61 16

Fax: 94 610 69 00

ENVIAR E-MAIL